XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B. DIGESTIO APARATUAREN ATALAK (II)

4 Hestegorria, urdaila eta hesteak

Elikagai-bola, tuaz nahastuta dagoenez hestegorritik eta faringetik pasako da urdailera joateko.

Urdaila deitzen diogu gerriaren goialdean dagoen poltsa bati.

Urdailean janaria pilatu eta beste zuku batzuekin nahastuko da guk errazago digeritzeko.

Urdailetik beste tutu luzeago batera pasako da janaria; tutu honi hestea deituko diogu.

Hestea bi zatitan banatuko dugu: heste mehea eta heste lodia.

Elikagai-bola/Hestegorria/Elikagai-bola

5 Heste mehea

Heste mehea tutu estua da, sei metro inguruko luzerarekin, hesteren lehen atala osatzen du.

Heste meheak barrualdean tximur batzuk ditu eta hauei heste tximurdurak deituko diegu.

Bertatik elikagaiak zurrupatuko dira eta honela energia eskuratu.

6 Heste lodia

Ondoren, hestea loditu egingo zaigu eta horregatik heste lodia deitzen diogu.

Honek metro t'erdiko luzera du.

Heste lodiak elikagaien ura eta edandako likidua zurrupatuko du.

Heste lodiak uzkian du amaiera.

Elikagai-bola, ahotik urdailera joango da hestegorritik pasa ondoren.

Urdailak hiru geruza gogor izango ditu elikagaiak nahasteko.

Giharre geruzak.